XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Vosslerrek kulturaren eta hizkuntzaren artean lotura estua dagoela baieztatzen du, eta hizkuntzaren historiak artera eta antzeko elementu estralinguistikoetara jo beharra duela ere bai:

Ez historia kultural ez historia artistiko eta ez historia literario ez den hizkuntzaren historia (beste zerbait desberdin edo bereizi baizik), ezin da logikaz pentsatu.

(Lengoaiaren Filosofia, 50. or.)

Denboran Oteizarengandik hurbilago dauden beste korronte batzuk ere badira.

Hirurogeigarreneko hamarkadan sortuak dira eta etnolinguistika (Dell Hymes, 1966) edo soziolinguistika izenez ezagutzen dira.

Helburua, hizkuntzaren eta kulturaren arteko harremana aztertzea da.

Oteizak, esaterako, Alfred Korzybski aipatzen du.

Hogeita hamargarreneko hamarkadako hizkuntzalari poloniar-iparramerikarra da eta semantikaren birformulazioa egitea proposatzen du hizkuntzek pentsamenduan deformaziorik sor ez dezaten, eta nahi ez den ondorio gisa, errealitatea deforma ez dezaten.

Oteizarekin harremana duen beste hizkuntzalari bat Friedrich da.

Semantika hitz-erroak antolatuz aztertzen dute eta Oteizak aplikatu zuen hori lehenbizi (Era berean Herder-en ere antzeko intuizioa sumatzen dugu).

Arazoa berriz ere kulturaren eta hizkuntzaren arteko harremanean oinarritzen da eta hor berez hainbat perspektiba sar daitezke.

Aldi berean sonematika oteizarraren proposamenaren antz harrigarriak aurki daitezke antropologia linguistikoaren ikuspegi batzuetan eta gaur egungo berrikusketa metodologietan, gero ikusiko dugunez.